XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarteetan euskara indartzeko kanpaina

Euskara denon esku du lelotzat eta zenbait hitzarmen erdietsi nahi ditu

X.C. Iruñea

Sakanako Mankomunitateak haraneko elkarteetan eta eskolorduz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko egitasmoa antolatu du; Euskara denon esku lelopean.

Helburu nagusia Sakanan euskararen presentzia handitzea da, bizitza sozialean hain garrantzitsua den esparruan.

Baina xede nagusi horretaz aparte autoinplikazioa bilatzen da, jendea kanpainari atxikitzea eta Sakanako mankomunitatearekin hitzarmena sinatzea euskararen ezagupena eta erabilpenari begira helburu zehatzak onartuz.

Hori guztirako erakunde bakoitzean euskara arduradun bat izendatu dadin nahi dute.

Kanpainan SIADECO soziologi taldeak lagunduko du eta Sakanako elkarte eta erakunde oro bisitatuko da bi alditan.

Lehenengo bisitaldian egitasmoaren helburuak aurkeztuko dira, datuak bilduko dira, hitzarmenak eta Udalaren eskaintzak zeintzuk diren azaldu eta beharrak eta oztopoak identifikatuko dira.

Bigarrenean, elkarte bakoitzak euskara arduradunak izendatzea lortu nahi da eta zenbait helburu finkatua izanen dituzten hitzarmenak sinatzea.